Azken sei hilabeteetan, 592 forma berri jaso ditu (427 sarrera, 165 azpisarrera), eta 975 moldatu (875 sarrera, 100 azpisarrera). Erabilera da irizpidea corpusa berritzeko; maiztasun handiko eta eremu zabaleko hitza izatea. Hala, pandemian sarri esan behar izan ditugun hitzak sartu ditu hiztegian: deskofinamendu, eguneraketa, gobernantza, larrialdi(-)egoera, monitorizazio, telelaguntza… Sarrera berrien artean dago oñatiarrontzat ohikoa den txantxiku ere, baina Europan eta Afrikako iparraldean bizi den tamaina txikiko zapoa adiera du. Miriam Urkia hiztegiko arduradunak dio oñatiarrei deitzeko adierak oso-oso dokumentazio gutxi duela eta, oraingoz, ez dela jaso. (Goiena, 21/07/16).
Ondo legoke sareko Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratzen ohitzea, hitza corpusean dagoen edo nola idatzi behar den ziurtatzeko:
https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntzabaliabideak/Online.