Aspalditik teknologia berriak prest dauzkagu informaziorako, baina oraindik ere, desinformazioaren aroa nahiago dugula iruditzen zait; bai, behintzat, sasi-politikari eta sasi-kazetari batzuen kasuan. Askotxo dira gezurra egiaren parean saltzeko ahalegina egiten dutenak, edo alderdiko interes batzuen arabera errealitatea manipulatzen saiatzen direnak. Ez al da penagarria bazterrak nahasteko afizioa izatea?
Zer da egia eta zer da gezurra, galdetuko du norbaitek. Egia eta gezurra iritzi eta interes pertsonalaren arabera definitzen al dira, galdetzen dut nik. Subjektibitatea ona da; subjektibismoa, berriz, oso txarra, eta desinformazioa kezkagarria.