Neurtzea

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Jauregi Alkorta

Erloju inteligentearekin neurtzen ditugu lo orduen kantitatea eta kalitatea.

Neurtzen dugu gure eguneko aktibitatea eta noiz iritsi garen helburua lortzera. Beste lasaitasun batekin esertzen gara sofan eguneko hamar mila pausoak egin ostean.

Neurtzen ditugu bizikletan egindako 120 kilometroak ze abiaduratan eta zein erritmotan egin ditugun, eta, batez ere, aplikazioen bidez, neurtzen ditugu gure ingurukoen itzuliak, abiadurak eta distantziak. Neurtzen ditugu kaloriak, karbohidratoak, gimnasioan igotako pisua eta flexio kopurua.

Neurtzeak konparaketa dakar, hobetzeko aukera, efizienteagoa izatekoa. Neurtzeak ustezko kontrola dakar, eta ustezko kontrolak ustezko segurtasuna. Hala al da? Aisialdia neurtzeak ez al du aisialdia bera produktibo bihurtzen?

Hala ere, udak badauka bere baitan beste urtaroek ez daukaten patxada bat, eta susmoa daukat permisiboago egiten gaituela geure buruarekin.

Udak ez du betiko iraungo, baina gogora dezagun: gehiago beti ez da hobeto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak