Bidegabekeria urte eta kilometro pila

Erabiltzailearen aurpegia Ana Larraza Erdocia 2019ko eka. 15a, 00:00

Izu-uneak bizi izan genituen berriz duela urte bat. Bigarren atxiloketaren bezpera eguna zen, astelehena. 2018ko ekainaren 4ko arratsalde hartan, kalez jantzitako agenteak gure seme-alabak jarraitzen eta izutzen ibili ziren. Gau beltz-beltza pasa genuen, simaren barrena bezain beltza. Hurrengo egunean, Akzio Azkarreko 88 agente eta 27 ibilgailu Altsasura iritsi ziren, aske gelditzen ziren gure semealabetako lau atxilotzera. Halako despliegea, zertarako? Nahikoa zen zitazio bat bidaltzea. Madrilera eraman zituzten, bridekin lotuta. Berriz ere espetxeko mundu zoroan murgildu ginen.

Kartzelan dauden zazpi gazteetako hiruk 900 egun baino gehiago daramatzate barruan. Beste laurek, berriz, 401 egun. Eta, bitartean, hemen gaude. Urtebete pasatu da eta egunetik egunera mingarriagoa zaigu egoera hau, gure seme-alabak errugabeak direlako kondenatuak izan diren inputazioengatik.

Hasieran, guztia zen terrorismoa. Bi urte eta erdi geroago, bi sententziak baztertu dute terrorismo delitua. Hala eta guztiz ere, Auzitegi Nazionaleko sententziek jipoi basati bateko erasotzaileak direla diote, baina eraso bortitz horren arrastorik ez dago mediku partean jasotako lesioetan, ez eta epaiketan 56 testiguk eta 11 perituk emandako azalpenetan. Eta, ez hori bakarrik, diskriminazio ideologikoaren astungarria aplikatu diete. Diskriminazioa: nork nori?

Zer dela eta tematu dira hainbeste? Zer dela eta horrenbeste fake news? Zeinek ateratzen du etekina? Errugabeak kartzelaratuz zertan hobetu du gure gizarteak?

Gure seme-alabak ez dira heroiak, martiriak izatea ere ez dugu nahi, baina, dagoeneko, biktimak dira. Badakigu injustizia asko dagoela, ez gara bakarrak. Gure gizarteak asko hobetu beharra dauka, eta kasu zehatz honetan, gure mutilak aspaldi egon beharko lirateke etxean.

Guztia bukatzean: lehen baino hobea eta ederragoa izango da. Ortzadarrarekin itzuliko zarete

-----

Ana Larraza Erdocia eta Amaia Amilibia Salgado

Altsasu Gurasoak: 'Altsasu auziko' gazteen gurasoak

Altsasu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak