"Zer dela eta?", galdetu diot nire buruari, dena primeran joan bada, baina orduan nire memoriak Santa Marinan gertatutakoa gogoratu dit. Gertaeraren protagonista, neska gaztea; orain ez dut pozik sumatu, tristura eta frustrazioa nagusitu dira nigan. Eta nire kontzientzia puñeteroa beste galdera batzuk botatzen hasi zaizkit.
Nire martxoaren 8ko aldarrikapenetan neska hori kontuan izan al dut?
Nire borroka feministak eta nire irakasle lanak balio al dute horrelako kasurik berriro ez dadin gertatu?
Eta nire erantzuna "ez dakit" izan da.
Aurtengo aldarrikapenak errepasatzen hasi naiz. Biak lelo potoloak, baina zer egiten dut egunerokotasunean hori lortzeko?
Zer bizitza nahi dut nik erdigunean jarri?
Oraingoan, erantzuna argi izan dut; gaztelaniaz esaten den bezala "vidas que merezcan ser vividas", bizitza bizigarriak:
-Non emakumeok gure gorputz, desio eta erabakien jabe izango garen.
-Non heziketa sexuala eskola guztietako curriculumetan era integralean txertatuta egongo den, estereotipo sexista, arrazista eta LGTBI+fobikorik gabe. -Non gure gazteen heziketa sexuala ez den pornografia izango.
-Non emakumeok deseatutako haurrak izango ditugun, eta amatasuna ez den inposizio biologiko hutsa izango.
-Non abortua Kode Penaletik kanpo geldituko den eta haurrak izateko eta bere gorputzari buruz erabakitzeko aukera duen edozein pertsonaren eskubidea izan dadin. Non 16 eta 17 urteko emakumeen autonomia errespetatuko den eta bere gauzatzea osasun zerbitzu publikoetan bermatuko den.
Bukatzeko, azken galdera: zenbat urte eta zenbat belaunaldi igaro beharko dira gure etxe eta ikastetxeetan sexuari buruz era naturalean hitz egiten hasi arte? Erantzuna: badago zer egin.
----------
Arrate Landa Bidaburu
Arrasate