Erregistroa

Erabiltzailearen aurpegia Alex Labaien 2018ko ots. 23a, 07:38

Martitzenean 15 urte bete ziren Euskaldunon Egunkaria-ren erregistro eta itxieratik. Guardia Zibilak, indarrez, euskal kultura, hizkuntza eta gizarteari eraso bortitza egin zionetik. Estatuaren manipulazioaren erakusgarri. Erreportaje eder askoa zekarren Berria-k domekan.

Erregistroa gora eta erregistroa behera aurreko astean ere, futbol jainko ahalguztidunak bizkaitarren eta gipuzkoarron armonia hankaz gora jarri zuenean. Nahikoa izan da Athletic berriro be Donostia aldean arrantzan hastea sare sozialak, tertuliak, lagunarteak… gori-gori jartzeko. Aitzakixia zein? Ba, Iñigo Martinezek, Twitter-eko txioan, agurrerako erabili zeban hizkuntz erregistro ustez ezin desegokixagoa... Suak eta garrak hartuta jardun dabe batzuk sare sozialetan (Realak Bai euskarari ziurtagirixa daukala eta formaltasuna zaindu beharko zebala, batuan egin beharrekua zala, analfabetua dala jokalarixa…). Ez dakit, baiña zorroztasun horren arrastorik ez neban nik sumau orain dala ez hainbeste, Reala Lehen Maillara itzuli zala eta, Anoetan antolatu zeben ekitaldixan taldeko kapitaiñak mikroa hartu eta dan-dana gaztelania hutsean bota zebanean (Aita, zegaittik egin dau erderaz?, entzun behar izan neban nik etxean). Ez neban, orduan, bazterretan bape kejarik entzun. Orduan erregistrua ez ei zan inportantia. Ez erregistrua. Ez hizkuntza bera. Lehen Maillako zerura itzuli izanak zeukan orduan garrantzia…

Zapatuan, berriz, Euskalkiak, batua eta eskizofrenia artikuluan, Berria-n hau be, Idurre Eskisabelek bi gazteren kasua aittatze zeban: batetik, Gipuzkuako oso eremu euskalduneko oso ikasle euskaldun batek bildurrez ta amorruz bizi ei dau euskara batua batez be unibersidadian izandako esperientziagaittik –erregistro formalai uko…–; ta, bestetik, sortzez Gipuzkuako oso eremu euskaldunekua izanda, Bilbon urtiak daroiazan adiskidian alabiak, etxian euskalkixan ein arren, kalian amai debekau eitte ei jao euskalkixan eittia, gehixei ez nabarmentziarren, itxuria (erregistro formala nahixago)…

Hau da jiriaau! Hainbesteskatzetejauerderiai?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak