Materiaren sakontasunean bilatu ditugu barren-barrenetik egin ditugun galderen erantzunak, jakinik sekula ez dugula sakontasun hori ezagutuko, galderak egiteko gaitasuna mugagabea izan arren, gure galderei erantzunak topatzeko gaitasun mugatua daukagula.
Muga horren barruan dauden erantzunak bilatzea eta topatzea dagokigu, gu garen materia aztertuz eta ikertuz. Hori da fisikak eta kimikak egiten duena eta hori erakusten zuena bidean geratu bada ere, berak egindakoarekin eta erakutsitakoarekin jarraitzea izango da berarekin jarraitzeko gure modua, gainean daramagun izotz kapa lodiak urratsak moteltzen badigu ere.