Bizikleta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Ugalde 2015ko mai. 6a, 00:00

Asko ugaritu da bizikletaren erabilera Oñatin.

Ez naiz ari bizikleta mendian edo errepidean kirola egiteko erabiltzeaz, baizik eta lanera, eskolara, dendetara, gaztetxera, kiroldegira, bankura, paseatzera, tabernara, elizara edo kultur etxera joateko erabiltzeaz. Eta poztu egiten nau horrek, neu izan naizelako erabilera hori bultzatu dutenetako bat. Herrian egin beharreko joan-etorriak egiteko autoa utzi eta bizikleta erabilita, denontzat hobeto: erabiltzaileak diru gutxiago gastatuko du eta osasunari bentaja egingo dio, eta denon onerako ez du kerik sortuko, ezta zaratarik ere. Baina bizikleten ugaritze horrek badauka beste aldea ere. Bizikletaren erabilpena batzuetan ez da egokia izaten eta horrek egoera arriskutsuak sortzen ditu, batez ere oinezkoekin. Bizikleten gehiegizko abiadura, oinezkoengatik gertuegi pasatzea; horrelakoak izaten dira. Aurreratu eta hobeto dugu Oñatin bizikletaren kontuan, bizikleta bideetan esate baterako, baina oraindik badago zer egina.

Bizikletaz eroso eta ahalik eta arriskurik txikienarekin ibiltzeko herria izatea nahi dut, baina horretan bizikleta erabiltzen dugunok ere badaukagu erantzukizuna. Bizikletekiko autoek izaten duten nagusikeria askotan salatu badugu, bizikletan gabiltzanok ez dezagun  nagusikeri horrekin jokatu oinezkoekin, denon kalterako izango baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak