2019an, The Scientits aldizkarian, deforestazio eta urbanizazio prozesuek animalia jatorriko agente patogeno mikrobiologikoen gizakietarako jauzia erraztu egiten dutela argitu zuen ikerketa batek. Azken mende eta hamarkadetan geroz eta maizago gertatzen ari diren animalia jatorriko birus eta bakterioen epidemiak, beraz, gizakiak berak sorturiko ingurumen baldintzek erraztuta ugaritu omen dira.
Hortaz, ez gara gure kontra etorritako etsai baten biktima pasiboak, guk geuk sortu ditugu agente hauek gizakiotara jauzi egin eta hedatzeko baldintza aproposak. Osasun tragedia masiboak ekidin nahi baditugu, bizitzaren aurkako gerra baino gehiago, ikerketa, zaintza eta kontserbazio ekologikorako neurri prebentibo zorrotz eta erradikalak behar ditugu berehala.
Denon ardura da aldaketaren parte aktibo izatea, sistema ekonomiko produktibista desorekatzaile hau indartzen jarraitzeko interes gehien dutenei, gure bizimodu eta kontsumo ohiturak arduraz aldatzen erantzunez eta alternatibak sortuz.
----------
Andoni Iparragirre Conget
Antzuola