Kulturak lotzen gaitu

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Semper 2024ko uzt. 6a, 00:00

Gorrotoa azkar hedatzen den garai hauetan, ezagutzaren eta kulturaren aldeko aldarria egin nahiko nuke.

Egun hauetan Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñatin) Kanadako ordezkari batzuk izan ditugu bisitan, bertan baitaukagu gordeta Kanadako historiako agiririk zaharrena. Bai, hemen, Oñatin daukagu munduko beste puntako herri baten dokumenturik zaharrena. Zehazki, XVI.mendeko testamentu bat da, arrantzale euskaldun batena, Kanadan idatzitakoa.

Eta hau guztia euskaldunok 1980-1990eko hamarkadetan jakin genuen atzerritik etorritako ikertzaile bati esker, Selma Huxleyri esker. Dudarik gabe, ezagutzak mito asko apurtzen ditu. Iraganaren ikerketaren bidez dakigu mundua aspalditik guk uste baino konektatuagoa zegoela, jendea orduan ere izugarri mugitzen zela. Baina ezagutza sortzeko, ikerketa beharrezkoa da. Artxiboetan informazioa daukagu, eta hori aztertuz, agian, oraingoz ezezagunak zaizkigun beste lotura batzuk aurkitu ditzakegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak