Kaleak beteko zaizkigu salmenta postuz. Nire begirunerik zintzoena Euskal Herriko jaietan zehar arropa, elikagai, produktu, musika konpaktu, jostailu eta horrelakoak saltzera datozenei. Hala ere, bada hauen artean kontu bat gustuko ez dudana: haurrei eskainitako jostailu belikoak saltzearena. Pistolak, eskopetak, aiztoak, eskuburdinak, metrailetak… Edozein arma eta erreplika, edozein tamainatako jostailu bihurtuta. Eta honekin gehien mintzen duena da herriko umeak hauekin jolasten ikustea. 5, 6, 7 eta ia nerabezaroraino doazen haurrak –mutilak gehienak, heteropatriarkatuaren beste seinale bat– horrelakoak eskuetan hiltzera jolasean.
Eta galdera da: gurasoen baimenarekin edo kontsentimenduz erosi ote dira? Hausnartu dezagun horrelako jostailuek dakartenarekin. Pentsatu birritan, erosten ditugun jostailuak gure seme-alaben eskuetan utzi aurretik. Jostailuarekin batera zein balore transmititzen dizkiegun pentsatu. Indarkeria, sexismoa, bazterketa soziala… sustatzen badituzte, hauek ez kontsumitu, mesedez.
Bestalde, ez dakit salmenta postu hauek jartzearen baimenak nola kudeatzen diren udaletxetik. Baina beste proposamen bat izan daiteke, hauei baimena ematerakoan, gure herriko kaleetan horrelako jostailu belikoen salmentak ez ditug
----------
Ane Illarduia Argandona
Arrasate