Hemen ideia solte batzuk:
Euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko, ezinbestekoa da historiara jotzea. Ez gara egoera honetara modu naturalean iritsi, urte luzeetako errepresio dosiek ekarri gaituzte egoera minorizatu honetara. Eta, luzaroan daramagu -herri menderatuek egin ohi duten moduan- errua gure buruari botatzen.
Bestalde, urteak daramatzagu esaten, euskara ez dela politizatu behar. Politika boterea eskuratzeko borroka bada eta boterea berriz, nahi ditugun ideiak aurrera eramateko ahalmena eskuratzea, botererik gabe ezin diezaiokegu euskarari dagokion maila eskaini. Estatu orok hizkuntza erabiltzen du eta behar du, identitatea sendotu edo ahultzeko.
Hori dela eta, ezin da defendatu hizkuntzen arteko elkarbizitza baketsurik gurean. Espainola eta frantsesa dira gurean hizkuntza hegemonikoak eta inperialismo linguistikoak eraman gaitu sinestera sedukzioa eta elkarbizitzarekin lortuko dugula hizkuntzaren normalizazioa.
Bagara edo ez gara. Eta baldin bagara euskaragatik da.