Lan(ez)a eta duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko aza. 13a, 00:00

Krisiaren astinduak lanik eza ekarri du Euskal Herrira, eta lanik eza da independentzia ekonomikorik eza, duintasun eza, autonomia eza, bizi baldintza gutxiengoak ezin bermatu ahal izatea… 

Egoera honek eragin zuzena dauka norbanakoaren ongizate psikologikoan eta honek, ondorioz, dakar bikote, famili eta gizartearen ondoeza. Garbi dago lanean jarduteak ez duela kontrakoa bermatzen beti; baldintza prekarioetan lan egiteak ez dakar-eta independentzia ekonomikoa eta autonomia, eta ezta ongizate psikologikoa ere. 

Fagor Etxetresnak kooperatiba itxi zela urtea bete denean, albiste lazgarriak izan ditugu berriz ere bailaran, eta familia askoren egoera modu erradikalean aldatu da egun batetik bestera. Bergaran, jakin berri dugu Candy-Hoover itxiko dutela. Hipoteka, seme-alabak eta hainbat zor bizkarrean izanik, zaila da lanik ezak eragiten duen larritasuna gainditzea, eta erraza egoerak gaina hartu eta norbera zulora erortzea. Tamalez, egoera oso gogorrean geratzen ari dira hainbat eta hainbat herritar gure herrian, eta hori gutxi balitz, elkarrekiko elkartasuna erasanda dago.  Arazo batek bestea ekarri du, ez dakit zein den larriagoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak