Euskal identitate politikoaz

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko urr. 16a, 00:00

Aurreko igandean eman zituen argitara Berria egunkariak Aztiker ikertegiak egin berri duen ikerketaren emaitzak. 

Azaleratutako datu bi soilik azpimarratuko ditut; bat: biztanleen %28,6 euskal herritar bakarrik sentitzen da; eta bi: euskara lehen hizkuntza duten herritarrak %15,6 dira. 

Erabakitzeko eskubidearen gaia puri-purian dagoen garaiotan, zer pentsatua eman didate datuok. Ez naiz identitate kontutan aditua, baina garbi utzi dute datuok, euskal identitate politikoa ez dela nagusi, ezta urrinetik ere. Identitatearen garapena, noski, urteetako prozesu luzearen ondorio izaten da; familiak, hezkuntzak, hedabideek… Eragiten dute identitate baten edo bestearen sortzea. Estatuak ditu tresna indartsuak, norabide batean edo bestean jotzeko eta gurean, agerian geratu da, espainiartu eta frantsestu egin zaigula jendartea. Horri gehitzen badiogu, azkenotan identitatea erlatibizatzearen alde hedatzen ari diren mezuak, parada txarrean geratzen da euskaltasuna. 

Kataluniako arrakastaren ardatza, identitate katalanaren indartzea izan da; ezin ukatuko dugu orain euskaldunok, luzaroan gure aurrekoek indartu eta tinkotu duten euskal identitate politikoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak