Botere harremanak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko uzt. 16a, 00:00

Botere harremanek egituratzen dute gizartea: lan-harremanek, lagun-harremanek, bikote-harremanek, politika-harremanek…

Kuriosoa da ikustea nola sortzen, garatzen eta iraungitzen diren pertsonen arteko harremanak. Egin ariketa sinplea: zuen inguruko hartu-emanak aztertu eta konturatuko zarete, beti dagoela balantzari desoreka eragiten dion alderdi bat. Badela boterea duen bat, bestea baino ahaltsuago dena eta honek darama lidergoa. 

Boteredunak baditu baliabideak; zigortzeko batzuetan eta saritzeko bestetan. Boteredunarekin esanekoa izateak ez du beti balio, sarritan, behar da kontra egin. Ez da erreza jakitea noiz eta zenbateraino. Kritika ere jakin behar da kudeatzen. Kritika maila bat onargarri izan daiteke. Zaila da neurria hartzea. 

Harremanek behar dute oreka puntu bat. Desoreka dagoenean ez da harreman sanoa izaten. Mendekoak eta menperatzaileak izaten dira alde bakoitzean eta horrek dakar alderdi bat antzutzea. Horrelakotan norbere duintasunaren alde egin beharra dago, kosta ala kosta. Kritika eta norbere adierazpen askatasuna norberak gorde behar dituen altxorrak dira, norbere muina direlako. Inori, inoiz, inon erasotzen laga barik. Ez dago norbere buruaren kontra jotzea baino eraso mingarriagorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak