Inkoherentziarekin balantzaka

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Iturbe 2015ko aza. 27a, 00:00

Sarri eztabaidatzen dugu. Baina zein da eztabaiden helburua?

Ateratzen al diegu etekinik? Zein izaten den auskalo, baina eztabaida ororen helburuak arrazoizko ondorioak ateratzea izan behar luke. Eztabaida batek, ondorio baliagarririk izango badu, parte hartzaileek gaia ahalik eta ikuspegi objektiboenetik aztertzea eskatzen du. 

Hau da, eztabaidatzerakoan albora utzi behar dira eztabaida horretan ondorioztatutakoek bakoitzari sor diezazkioketen kontraesanak. Pertsonak gara eta beti izango dugu ikuspuntu subjektibo bat, baina jarrera kontua da. 

Eztabaida dezagun objektiboki, une batez gure bizimodutik abstraitzeko saiakera zintzoa eginez, eta behin eztabaidan ondorio arrazionalak aterata azter dezala bakoitzak ondorio horiek ze inkoherentzia sortzen dizkioten, horietako zeintzuk onartzeko prest dagoen eta zeintzuk ez, eta ze ahalegin eskatzen dion gainditzeak. 

Soilik honela eztabaidatuta ezarri ahalko ditugu gizarte justu baten oinarri ideologikoak. 

A, bi kontu. Bata: inkoherentziekin bizitzen jakin behar bada ere, hau ez da inkoherentziekin lasai bizitzearen aldeko apologia bat. Bestea: eztabaida orotan beharrezkoa izango da eztabaida kideek helburu gaiztorik ez izatea. Helburu gaiztoak dituenari, arrazoitze gutxi eta behartze asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak