582,7 kilotik %96,6 izan ziren birziklatzeko (562,7 kilo) eta %3,4 zaborra edo errefusa (20 kilo).
Orain atez atekoa jartzeko asmoa dute ekainerako, ariketa txiki bat egin dut 2012ko etxeko emaitzarekin eta Oñatiko atez ateko sistema hartuta: hau da, organikoa 3 aldiz ateratzen da astean kakora, ontzi arinak 2, paper-kartoia 1 eta errefusa 1 (beira edukiontzi berdean batzen da; hortaz, Aretxabaletan bezala).
Errefusaren kasuan ez dago arazorik, berdin banandu daiteke. 52 aldiz ateratzen da urtean eta gure etxean 15 aldiz atera dugu 2012an.
Ontzi arinarekin, kontuan hartu behar da urtean 104 aldiz ateratzen dela atez atekoarekin eta gure etxean 149 aldiz atera dugula 2012an. Baina bi poltsa jarri daitezkeenez egun berean, ez dago arazorik dena jasotzeko.
Paper-kartoien kasuan hasten gara arazoekin; atez atekoan, kaxa urdin baten atera behar da (bat bakarrik), urtean 52 aldiz. Gure etxean 59 aldiz atera dugu 2012an (111,5 kilo); horrela, 13 kilo gutxiago batuko ziren atez atekoan.
Organikoarekin antzerakoa pasatzen da, kaxa marroi baten ateratzen da (bat bakarrik), urtean 156 aldiz. Gure etxean 175 aldiz atera dugu 2012an (315,4 kilo); honek ematen du atez atekoarekin 34,2 kilo gutxiago batuko zirela.
Konklusioa: gure etxean bost edukiontzi sistema erabilita %96,6 banatu badugu birziklatzeko, atez atekoarekin %88,5 lortuko genuke; hau da, %8,1 gutxiago.
----------
Anjel Guridi
Aretxabaleta