"Usurbil-Itsasondo-Zarautz-Aretxabaleta!"

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Guridi 2012ko abu. 30a, 02:00

Zabor bilketa dela eta, agertzen dira bilketarako aukera gehiago.

Orain arte atez ate-bost edukiontziko eztabaidan beste bi sistema sartu dira: 

Itsasondon zaborra atez ate bildu eta  organikoa-papera-beira-plastiko gehi metal arinak edukiontzian biltzen dira.

Zarautzen bost edukiontzi kontrolpean jarrita probatzera doaz.

Bitartean, Aretxabaletan, bost edukiontzirekin (baina organikoa giltzapean), gure etxean aurtengo urtarriletik ekainera %96,8 banandu dugu birziklatzeko (organikoa %56,2; plastiko-metala; %7,3, papera-kartoia; %18,6; beira %14,8), eta %3,2 zaborra izan da.

Uste dut zenbaki politak ateratzen direla edukiontziekin, baina gogo apur bat behar da bultzatzeko eta erabiltzeko, beraz: 

Ezagutu eta probatu dezagun bosgarren edukiontzia.

--------------------

Anjel Guridi

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak