Iruña-Veleia eta ondarea

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2019ko ira. 29a, 00:00

Hasi orduko oharra: Ez dut Iruña-Veleian euskararen inguruko aztarnekin sortutako aferan sakonduko. Ikertzaile independente batzuen lanak argi asko eman lezake eta Arabako Foru Aldundiak hori egin nahi ez izatea ulertezina egiten zait. Jokoan dagoena –egia izan ala gezurra izan– gehiegi da euskararentzat, sakontzeari uko egiteko. Igandean izan nintzen Iruña-Veleian. Inguruetako herri erromatar garrantzitsuena omen zegoen eta dago han eta eremuaren %2an bakarrik egin omen dituzte indusketak. Orain ere ez da mugimendu askorik ikusten bertan.

Ondare oso garrantzitsua dagoela bertan esaten dizute eremura hurbiltzen zarenean, baina aldi berean ondare hori azaleratu, ikertu eta argitzeko bideratzen diren baliabideak hutsaren hurrengoak direla ere esaten dizute. Ikusi besterik ez dago.

Pena da. Ondare historikoa balio handiko ondarea da edozein herrirentzat eta guk gurea albo batera uzten dugu.

AHTan sartutako euroak horrelakoetan inbertituko balira, harrotasunez esan ahal izango genuke garapenaren mesedetan inbertitutakoak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak