Kezkatzeko datuak

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2018ko urr. 28a, 00:00

Pasa den astean, Bergarari, Debagoienari eta Gipuzkoari buruzko zenbait datu estatistiko iritsi zitzaizkidan eskuetara. Kuxkuxeatzen hasi nintzen, bestelako interes handirik gabe.

Ez nuen ezer berezirik bilatzen, eta, hara non, lehenengo orrian biztanleriaren datuak agertzen ziren, eta 2000. urtetik hona biztanleriaren bilakaeraren datua negatiboan daukagun bakarrak gara. Hortik aurrera, interesa piztu zitzaidan ondorengo orrialdeetan ageri ziren beste datuei ere erreparatzeko.

Hona hemen datu gehiago: adinaren batez bestekoa altuagoa daukagu. Hau da, zaharragoak gara. Ikasketa-mailari erreparatuta, ikasketarik gabeko gehien Bergarak ditu. Okupatu gabeko etxebizitzen ehuneko altuena daukagu. Lanari dagokionez, aktiborik gutxien eta ez-aktiborik gehien daukagun herria gara eskualdean eta herrialdeko datuak baino eskasagoak ditugu. Industrian ari diren landunen kopurua eskualdekoa baino askoz txikiagoa da. Honako hauek dira gainerakoak baino hobeto ematen digutenak: euskararen ezagutza, errenta-maila.

Hasierako kuriositate hura sentsazio larri bihurtu zen. Bergararrok –elkarrekin eta elkarlanean– gure herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin beharra daukagu berandu baino lehen biziraun nahi badugu, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak