... idatzi zuen Aintzane Oiarbidek duela aste batzuk bere iritzia.
Nik buelta eman nahi izan diot. Pasa den igandean bi herri hauetan gertatutakoa hobeto islatzen delako ustean herri galdeketak demokraziaren tresna garrantzitsu eta serioak dira. Lau urtetik behin bozkatzea baino parte hartze handiagoa aldarrikatzen dugunontzako ariketa demokratiko garrantzitsuenetarikoak. Baina edozeri ezin zaio herri-galdeketa estatusa aitortu. Herri-galdeketak baditu arauak eta legeak. Bete beharrekoak. Horietako bat pertsona bat boto bat da. Baita bozkatzeko eskubidea nork duen ere.
Igeldoko herri-galdeketan zorrotz bete dira herri-galdeketaren arauak. Ez, ordea, Bergaran. Bergaran erroldaz kanpo ere bozka zitekeen. Boto delegatuaren kontua ulertuko duenik ez dago. Fakturak, VISA… izan dira baliagarri bozkatzeko. Baita mahaiko kideek bozka ematera zihoana ezagutzearen irizpide hutsa ere. Igeldon herri-galdeketa izan genuen igandean eta Bergaran atez atekoaren aurkako mobilizazioa. Mobilizazio garrantzitsua, baina mobilizazioa eta ez arau demokratikoen araberako herri-galdeketa. Gauza bakoitzari bere izenez.