"Sinplea bezain gordina"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2013ko ots. 5a, 01:00

Hondakinen aferaren inguruan asko hitz egin dugu aspaldian...

... asko eztabaidatu dugu, zenbaitzuek asko lokaztu nahi izan dute eztabaida… baina bada sinplea bezain gordina den baieztapen bat eta ez da nik edo nire ingurukoek egin dugun baieztapena. 

Carlos III.a Unibertsitateko zientzialari talde batek urte dezente errauskailuen ondorioak ikertzen eman ondoren, ondorioztatu dute errauskailu baten inguruan bizi diren herritarrek minbizia izateko arrisku handiak dituztela. Baita azken generazioko errauskailua bada ere. Zein minbizi mota izan ditzaketen ere zehaztu dute.

Bestalde, zabortegiak itxi egin behar ditugu ahalik eta azkarren eta sortzen ditugun hondakinei irtenbidea eman behar diegu. Ez badugu, epe motzean, Gipuzkoan, %60tik gora birziklatzen errauskailu bat eraiki beharko dugu (boluntario sutsuak ditugu honetarako herrialdean), eta eskualderen bateko herritarrak minbizia izateko arrisku larrian jarriko ditugu.

Abiapuntu ukaezina hau izanik, adostu dezagun nola iritsiko garen errauskailurik gabeko eszenatokirako behar dugun birziklatze-tasara.

Hor gakoa eta hortik aurrerakoak bazterrak nahasteko gogoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak