Duela hilabete, Noam Chomsky elkarrizketatu zuten El país egunkarian. Galderetako batean, harira etorri gabe, honela erantzun zuen: "Begira Mondragon Kooperatibari, hor egon da 1950eko hamarkadatik, langileen jabetzako multzoa da eta, hein handi batean, haiek kudeatzen dute. Akatsak topa diezazkiokezu, baina, neurri handi batean, munduan oso ohikoa ez den puntu bateraino, arrakastatsua da".
Noam-ek izango ditu beste eredu batzuk ere, baina, arazoak arazo, planeta honetan bere erreferentzia nagusia hemengo kooperatibak dira.