"Euskara altxorra dela esaten
da sarritan. Bere balioa itzela
da, baina ez du zentzurik per-
lak lez kaxan gordetzeak, per-
tsonek ez erabiltzeak, gure bi-
zitzan lekua ez izateak eta al-
dean ez eramateak. Kontuz,
bazter hauetan eta urrunago,
euskara estimatzen ez duten
herritar xume eta intelektual
askok ere altxortzat dute, mu-
seo batean irten ezinik obli-
gatuta egoteko.
Hizkuntza ez da altxorra, ez.
Euskarak behar du beti mu-
ga barik ibiltzea eta lekuak ar-
gitzea, hau eta hori ukitzea.
Oraindik indar faltan daukagu.
Estualdiari aurre egiteko, kul-
pa ez ezker-eskuin bilatu, ohi-
tura aldatzen saiatu: gakoa da
goizetik gauera, toki guztietan,
euskara baliatzea. Horregatik,
ez bakarrik abenduaren 3an,
erabili eta erabili eta ez izan
inozoa, euskara ez da al-
txorra!".