Aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2020ko uztailaren 12a

Urte hasieran, elikagai batzuk egoera txarrean zeudela eta, produktu horiek ez jateko abisua komunikabideen bitartez zabaldu zuten agintariek. Gainera, lagun bati supermerkatu batetik deitu zioten gauza bera esateko; leialtasun txarteleko erregistroagatik jakin zuten nork zer erosi zuen. Lagunak esker onez hartu zuen jakinarazpena.

Aste honetako Ordiziako koronabirus kasurako botere publikoek komunikabideak erabili dituzte kale hartan izan zirenei esateko beraiekin kontaktuan jartzeko. Ez dakit telefonoan sartu diguten aplikazioa martxan dagoen. Edonola ere, teknologia inbaditzaile honek baldintza egokienak dauzka Mendebaldeko demokrazietan (ere) sartzeko: 1. Beldurraren testuingurua. Jakina denez, shock egoerak dira une aproposenak neurri bereziak ezartzeko. 2. Osasun agintarien figura. Hutsezinak eta aseptikoak direlakoan agertzen dira. 3. Jende asko prest dago teknologia hori onartzeko; gogo onez, gainera: "Total, bizitza arrunta daramat, zeren beldur izan naiteke?".

Denbora kontua da agente publiko zein pribatuek, pandemiaz aparte, pertsonen mugimenduak errazago jarraitzeko erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak