Zor zaio

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria

Astelehenean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 70 urte bete zituen. Baionarra izan zen egile nagusienetakoa (Rene Cassin) eta ingelesez eta frantsesez onartu zen. Munduan itzulpen gehien duen dokumentua da: bostehun hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri.

Euskarazko itzulpenari dagokionez, lagun batek esan zizkidanak datozkit burura. Gaur egungo bertsioak honela dakar: "Norbanako guztiek dute bizitzeko (…) eskubidea". Orixek, hala ere, bere garaian egin zuen itzulpenean, beste formula bat erabili zuen: "Zor zaio (…) bizia". Nolabait, batean pertsonak eskubidea dauka, eskubide horren jabe da; bestean nabarmentzen dena betebeharra da, besteek pertsonarekiko duten betebeharra. Azken hori, seguruenik, euskal tradiziotik gertuago dago.

Orixek Euzkadi egunkarian lan egin zuen eta Arizmendiarrieta Euzkadi-ko irakurle sutsua izan zen. Gertutasun horrengatik, edota euskal izaera ondo ezagutzen zuelako, irakasle zela, Carreroren hilketa ospatzen zeuden ikasleei hauxe esan zien Arizmendiarrietak –gaztelaniaz, garai hartan erabiltzen zuen hizkuntzan–: "¡A la persona se le debe la vida!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak