Bietan dirua jarri behar da bazkide sartzerakoan –guztiek zenbateko bera– eta jabetza ulertzeko modu bera daukate. Kooperatibak merkatuan X milioi balio badu ere, bazkideak erretiroa hartzen duenean ez du jasoko zati proportzional bat, baizik eta hasieran ipinitakoaz lotura duen diru kantitatea. Elkarte gastronomikoetan ere horrela da. Bestalde, ni kide naizen elkartearen kasuan, adibidez, borondatez uzten duenari zero euro dagokio.
Bi erakundeak, gainera, garai berean sortu edo agertu ziren hemen –hemeretzigarren mende amaieran– eta ez ei dute parekorik mundu mailan. Eusko lur honek izango du zerbait berezia landare mota bi hauek hain indartsu hazteko.