Parte hartzearen aprendizak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2017ko mai. 7a, 00:00

Parte-hartzea gauzatzea ez da erraza erakunde publikoetan, ez eta enpresa demokratikoetan ere. Ertz asko ditu eta oraindik ez da soluzio egokirik aurkitu, hainbat formula erabiltzen badira ere.

Arlo publikoan, 1993-1994 urteetan izan zen, seguruenik, bailarako prozesu parte-hartzaile handiena: Maltzaga-Urbina komunikazio ardatzarekin lotuta, NIP deituriko taldeak antolatu zituen Aldundiak. Metodologiari dagokionez, NIPen dinamikak ez zuen, ordea, gehiengoa ase. 

Arrasateko Biteri plazaren kasuan beste sistema bat erabili zen. 2005eko apirileko (orduko) udal aldizkariak proiektua zekarren portadan eta barruan ideiak eskatzen ziren. Obra amaituta, gunearen aldeko iritziak gutxi ziren eta, 2009an, Udalak eta Aldundiak bilera batzuk abiatu zituzten herritarren proposamenak jasotzeko. Edonola ere, pergolak bere horretan segitzen du.

Azkenaldian, parte hartzen duten herritarrek esandakoa gauzatuko dela bermatzeko, gai arinagoak ohiko bihurtzen ari dira: zuhaitz moten edo leku izenen aukeraketa, adibidez.

Parte-hartze kontuetan, salbuespenak salbuespen, mundua hastapenetan dago oraindik. Aprendizak gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak