Eskulturak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2016ko aza. 20a, 00:00

Arrasatek erlazio gazi-gozoa dauka eskulturekin.

Unerik gorena 80ko hamarkadaren erdialdera bizi izan zen. Urte haietan eskultura sinposioak antolatu zituen udalak: hainbat artista batu zituen aste batzuetan zehar eskultura bana egiteko. Behin amaituta, obrak herriko txoko ezberdinetan jarri ziren apaingarri gisa. Harrezkero, giza faktoreek beren lana egin dute eta gaur egun zutik mantentzen direnak ez daude oso itxuroso.

Udal gidaren edizio berria jaso dugu etxeetan, eta, aurrekoan bezala, eskultura batzuk aipatzen badira ere   –argazkirik gabe oraingoan–, ez dute kapitulu berezirik. Gainera, agertzen diren gutxien artean ez dago Garibaiko kareharrizko eskultura: kooperatibismoa sinbolizatzen duen esfera. Ez da harritzekoa; azalpen kartelik ez duenez, inork gutxik erlaziona dezake “bolie” kooperatibismoarekin; bertakoentzat zaila, memoria ahula baita, eta kanpoko bisitarientzat ezinezko.

Egoerak hobera egingo duen esperantza ez da galdu behar, baina. 

Iturbide egoitza kanpoko eskultura-iturrian konponketa lanak hasita daude –hamarkada batzuen atzerapenez–, berriro ura isuriko duen seinale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak