Hizkuntzak eta hizkuntzak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2014ko urt. 23a, 00:00

Espainiako lagun batek esan berri dit dagoeneko ez duela gustuko...

... euskal kantari famatu bat. Zergatiari buruz galdetu eta erantzuna ondokoa: "Orain euskaraz abesten du eta ez dut ezer ulertzen". Seguru nago arazorik gabe entzuten dituela ingelesez, alemanez edo errumanieraz diren kanta onak.

Estatuan zehar, sarritan entzun dut euskaraz nabilela: "Es que no se entiende nada". Zer espero da ulertzea? Japonierarengatik ez legoke horrelako komentariorik. 

Norbaitek esan dezake prestigio kontua dela, euskarak ez duela besteen ospea, alegia. Uste dut, ordea, sentimendu konplexuagoa dela; ezinegona-edo, Estatu berean egonda zerbaitek esku artetik ihes egiten duelakoan. Joxemiel Barandiarani egotzitako anekdota batean, trenean zihoala euskaraz berbetan, inguruko batek bota zion: "¡Hable en cristiano!". Barandiaranek: "Estoy hablando en alemán". Eta haserretuak erantzun: "Ah, perdone". 

Prestigioa ingelesak dauka. Abenduko gospel ekitaldian, koruko zuzendariak emandako azalpen guztiak ingelesez izan ziren, entzule askok –adinagatik– ezer ulertu ez bazuen ere. Zuzendariak ez zuen inongo erreparorik adierazi foro hartan ingelesez egiteagatik eta entzuleetako inor ez zen kexatu edota altxatu kanpora joateko. 

Euskarak beharrezko ditu 365 egunak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak