"Almogàver estimatua"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2011ko urr. 24a, 02:00

Erdialdeko taberna batzuetan aurkitu dut.

Almogàver izena dauka eta aparteko zerbeza da. Ez bakarrik artisau eran egindakoa delako, baita ere katalan hutsez duelako etiketa. Azken detaile hau ez litzateke aipagarria izango Katalunian –Paisos Catalans-en, botilan datorrenez–, baina bai handik kanpo.

Izan ere, legeak agintzen ei du etiketek salmenta-lurraldean ulertzen den hizkuntzan egon behar dutela. Hala, Borges etxeak, esate baterako, katalan hutsezko botila olioak ere saltzen ditu Katalunian.

Edo Eroskik gurean Estatuko lau hizkuntzatan etiketatzen ditu bere produktu zuriak; atsegin berezia sortzen du Ebrotik hegoaldera dagoen denda batean euskaraz irakurri ahal izateak.

Badaude, ordea, bestelako adibideak ere. Urrunago joan gabe, hemengo txakolin botila batean euskararen presentzia ez da osoa, ez eta gehiengoa duena ere. Ez. Testuaren erdiak baino gehiago gazteleraz dira.

Gaztelera hutsean datoz, besteak beste, "contiene sulfitos" edo "elaborado y embotellado en la propiedad" adierak. Hau da, hizkuntzari dagokionez, Chacolí-tik gertuago dago Txakolinetik baino.

Almogàver-ek pertsonalitate sendoa du, bost puntako izar gorri bat azalean duela, izenak berak ere adierazten du balentriarik ez zaiola falta (wikipedian kontsulta dezakezue zeintzuk ziren Almogàver-ak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak