Anumerismotik heziketa finantzariora

Erabiltzailearen aurpegia Ander Elortondo 2015ko mar. 10a, 08:31

Zenbakiekin eta bere esanahiarekin zailtasunak dituzten jende ugari dago, anumeriko terminoaz izendatu zituen John Allen jaunak. Ehunekoak, zenbaki oso handiak /oso txikiak, esponentzialak, azalerak, bolumenak... Mundu bat dago zenbakien atzean. [Segi irakurtzen]

 

Zenbakiekin ondo moldatzen diren pertsona asko daude eta beraien artean maltzur, zeken eta soskariak direnak. Hauek, matematika konplexuak erabiliz herritarrei, kalte izugarriak eragin dizkiotenak. Finantza munduan lortu dituzte irabazi itzelak baina hor, batek irabazteko, besteak ordaindu behar du. Gu gara ordaintzen ari garenok. 

Egindakoa zuritu nahian eta beren jarduerari etenik emateko asmorik gabe, orain, gazteak finantza munduan hezi nahi dituzte. Ez diete deribatu finantzarioak erakutsiko (SWAP, CDS, ...) konplexuegiak baitira.

Gauza oinarrizkoak erakusten dituzte: "Lehengo ordaindu hipoteka eta sobera baduzu jatekoa erosi". 

Hori da gobernatzen gaituztenen heziketa finantzarioa.  Nik badut ikasgai sinple bat: "Ez fidatu inoiz bankuez, aukeratu ondo zurea, badira balore etikoak dituztenak-eta". 

Eta gogoratu Henry Ford jaunak esana: "Ona da herriak ez ezagutzea nola funtzionatzen duen gure Banku Sistemak, hau gertatuko balitz, bihar goizean baino goizago iraultza bat emango litzateke-eta". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak