Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok? tailer musikatua

AED elkarteak Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok? tailer musikatua antolatu du azaroaren 28 eta abenduaren 12rako. Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak ondutako tailer honetan, Euskal Herriko poeta eta kantarien arteko harremanetik sortutako kantagintza aztertuko dugu, zenbait abeslari eta musika taldek kantatutako abestiak baliatuz. 

Izan ere, euskal idazleen eta musikarien arteko hartu-emana estua izan da historian zehar, eta erlazio horretatik sortutako kantuek eraiki dute, hein handi batean, euskaldunon imajinario kolektiboa. Hala, euskal kantagintzaren bilakaera ezagutzeaz batera, kantagintzaren funtzio sozialaz, euskaldunon imajinarioa eraikitzerakoan (izan) duen eraginaz, transmisioaren garrantziaz… jabetzeko eta gogoeta egiteko ere balioko digu tailerrak. Rafa Ruedaren gitarra eta ahotsa lagun, zuzenean entzungo ditugu kantu horietako asko, Gotzon Barandiaranen kontaketa borobilduz. Kanta grabazioak ere baliatuko dituzte beste batzuetan. Tailerra euskara eta euskal kultura maite dituen orori dago zuzenduta, bereziki, haien transmisioan diharduzuen irakasleak, gurasoak, musikalariak edo eta historialariak. Bi saioko tailerra izango da, lau ordu denera. Azaroaren 28an eta abenduaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Izen-emateko AEDra jo, azaroaren 25a baino lehen. Prezioa 30€ da, AEDko bazkideek €27.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak