2022/03/01 19:00

Hitzaldiak

'Euskara eta natura txirikordatuz', solasaldia

'Euskara eta natura txirikordatuz', solasaldia
Kulturate, Arrasate

Askotan entzun eta esan izan dugu euskaldunok harreman berezia daukagula naturarekin, gure identitatearen ezaugarrietako bat dela hori. Hala ote? Zer eragin izan du euskaldunok naturarekin daukagun harremanak gure ohituretan, gure hizkuntzan? Zein arrasto utzi du gure ahozko ondarean? Gure kondaira, sinismen, ipuin, hiztegi, kulturan, oro har?

Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira Eñaut Agirre filologoa eta Iñaki Sanz-Azkue biologoa, euskarak naturatik jaso duena ikertu eta Gure faunari eta florari begira liburuan jaso duten bi lagunak, Besaide Mendizale elkartearekin lankidetzan antolatu dugun berbaldian, Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak