2020/11/11 18:30
HitzaldiakCOVID-19ak bete-betean gurutzatu du gure bizimodua, gizarteko eremu guztietara ondorioak ekarriz. Euskararen erabilera ez da salbuespena izan eta euskalgintzak aurretik ere atzemanda zituen zenbait erronkari heltzeko urgentzia areagotu egin du. Solasaldi ziklo honetan erronka horietaz ariko gara, begirada etorkizunean jarriz, euskararen erabilera sustatzeko estrategikotzat jotzen diren eremuetan aurrera egiteko irtenbideak arakatu guran. Bigarren saio honetan, azaroaren 11n, Hezkuntza eta arlo sozioekonomikoa izango ditugu hizpide, mahaiaren bueltan hiru lagun eseriz:
- Leire Okarantza (Fagor Taldea)
- Eneritz Garro (HUHEZI)
- Kike Amonarriz (Euskaltzaleon Topagunea)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.