2020/10/28 18:30

Hitzaldiak

[BERTAN BEHERA] Euskalgintzaren erronkak COVID osteko agertokian: IKTak eta aisialdi birtuala

[BERTAN BEHERA] Euskalgintzaren erronkak COVID osteko agertokian: IKTak eta aisialdi birtuala
Kulturate, Arrasate

COVID-19ak bete-betean gurutzatu du gure bizimodua, gizarteko eremu guztietara ondorioak ekarriz. Euskararen erabilera ez da salbuespena izan eta euskalgintzak aurretik ere atzemanda zituen zenbait erronkari heltzeko urgentzia areagotu egin du. Solasaldi ziklo honetan erronka horietaz ariko gara, begirada etorkizunean jarriz, euskararen erabilera sustatzeko estrategikotzat jotzen diren eremuetan aurrera egiteko irtenbideak arakatu guran.
Lehenengo saioan, urriaren 28an, IKTak eta aisialdi birtuala hartuko ditugu hizpide, mahaiaren bueltan lau lagun eseriz:
- Igor Leturia (Elhuyar)
- Olatz Artola (AZK)
- Maitane Junguitu (Game Erauntsia)
- Aiora Mujika (youtuberra) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak