Goizeko 11etan Oñatiko Foruen Enparantzatik abiatuta eta Euskaraz egin bide lelopean, Oñati eta Arrasate lotzen dituen herri lasterketaren 36. edizioa antolatu du AED elkarteak. Arrasate Atletiko taldea eta Oñatiko Antxintxiketan kirol elkartea izango ditu laguntzaile lasterketan zehar.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, www.herrikrosa.eus web gunera edo Arrasateko Intersport Loramendi Kirolakera jo.
Animatu parte hartzera edo korrikalariak txalo artean animatzera!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.