Harrigarriagoa zure gaitasunen artean idazketa ez dagoenean eta pertsona arrunt bat zarenean.
Bada, horixe da Goienaren eskutik jaso dudan eskaera. Eta nire harriduran murgilduta, harrotasun puntu batez eta lotsa handiz… buruari bueltak ematen hasi naiz; nori interesatuko zaio nire iritzia? Ez daukat denborarik, beste ardura bat? Nik ere badut iritzia... Eta neure burua benetan entzutea erabaki dut eta orduan jabetu naiz; nola ez erabili beste askori ukatzen zaion askatasunez adierazteko aukera?
Horregatik –ez bakarrik– eta kontzientziagatik eta koherentziatik egingo dut ahalegina, eta baietz esango diot erronka berriari. Errespetu handiz zurekiko, irakurle, espero dut mailan egotea, eta espero dut zure eta askoren ahotsak ekartzea, adierazpen askatasunagatik!