Abesbatzen mundua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2024ko ira. 29a, 00:00

Ez dira garai onak abesbatzen mundurako; egoera kezkagarria da.

Heldutasun-fasean daude abesbatzak eta moteldu egin da koru berrien sorkuntza. Baina erronka ez da abesbatza kopurua handitzea, daudenak babestea baizik.

Hala ere, giza mugimendua handia da: Euskal Herrian 5.000 pertsona baino gehiago mugitzen dira abesteko, eta 1.500 emanaldi baino gehiago egiten dira urtean.

Garapen artistiko pertsonalerako gune gisa definitzen dira abesbatzak, eta penagarria da partaideen profila mugatua izatea: emakumeak eta adinekoak dira. Abesbatzak, ordea, guztiontzako dira eta kide anitzagoak izatea onuragarria litzateke guztiontzat.

Ekonomiari dagokionez, eta dirulaguntza asko jaso izanaren ustearen aurka, datuek erakusten dute abesbatza askok autofinantzaketa-maila handia dutela. Hala ere, egia da dirulaguntza bidezko babes publikoa oso garrantzitsua dela abesbatzen sarea mantentzeko.

Ondorioa hau da: mugimendu koralak gaztetu eta erakargarri bihurtu behar du, parte hartzea handitu eta komunitatea eraikitzeko giltza bihurtu. Abestea euskaldunon DNAn dago. Formula berriak garatzeko beharra agerian geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak