Baina, lehendabizi: badakizu zer den mitologia? Denok entzun dugun zerbait da, baina, norbaiti galdetuz gero, jakingo al luke definitzen? Erantzuna erraza da: mitologia mitoen jakintza da. Baina zer da, izatez, mitoa? Lehen erlijioa? Egia da mito gehienetan jainkoak eta jainkosak aipatzen direla, baina ez era berean.
Erlijioen helburua da gizonari Jainkoarenganako edo jainkoenganako bidea erakustea; mitoek, ostera, ez. Mitoak nondik edo handik etorritako fabulak edo kondairak dira, eta, neurri batean, gizateriaren eta jakintzaren eboluzioa azaltzeko erabili izan dira. Horregatik, esanahi handiko narrazioak dira, sinbolikoak eta anonimoak, noski.
Eta Euskal Herriak ere baditu pertsonaia mitologiko asko, 25etik gora –Tartalo, Basajaun, Basendere, Urtzi, Sugaar, Akerbeltz…–.
Eta pertsonaia horien kondairek urte askotan tradizio asko sortu dituzte familia askotan.
Akerbeltz aker beltz baten itxurako jeinua da, adibidez. Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. Eragin ona du bere babesera utzitako animaliengan, eta abere horiek sendatzeko gaitasuna ere badu. Horregatik, aker bat hazteko ohitura dago zenbait baserritan, etxe-abereak babestuko dituelakoan.
Edo nor da Olentzero? Abenduaren 17a eta 23a bitarteko egunei Frantzian Les Oleries esaten zieten; hau da, O jaien denbora edo Olentzaro. Kondaira zaharrek Olentzero azken jentila dela aipatzen dute.
Ziur al gaude euskal mitologiaren inguruan, gure mitologiaren inguruan, ezagupenak ditugula?
Euskal mitologia gure historia da. Eta horretarako aukera paregabea izango duzu Kirrukuako zelaian, ekainaren 29an, Ganbara Faktoriaren eskutik. Ez galdu aukera magiko hau!