Testu hau irakurtzen zabiltzan bitartean, zure garuneko ezker hemisferioa aktibitate indartsu batean dago sarturik, hainbat area aktibatzen. Zure begiak testu honetako letra bakoitza identifikatzen dabiltza, eta horrek burmuineko hainbat kapa jartzen ditu martxan, letra horiek guztiek osatzen dituzten hitzei zentzua emanez. Irakurtzen zabiltzan bitartean, behin eta berriz gertatuko da ekintza hori.
Orduan, ona al da irakurtzea? Erantzuna erraza da: bai. Hainbat arrazoi daude baiezko hori emateko:
1. Irakurtzeak burua garatzen du –pentsamendua–, eta kontzentrazioan ere laguntzen du.
2. Testuetan barrena ibiltzeak garapen intelektualean eragina du. Irakurtzeak garunean eragina du, hitz bakoitzak bizia hartzen baitu gure barruan, eta imajinazioa martxan ipintzen du buruko hainbat area martxan jarriz.
3.- Enpatian ere badu eragina irakurketak, irakurle batek edozein pertsonaiaren barruan sartzeko kapazitatea garatzen baitu, berau ulertu eta sentitzen baitu.
4.- Hitz egiteko kapazitatea garatzen du. Ciceronek esaten zuen moduan: "Hitz egiten ez da hitz egiten ikasten, irakurtzen baizik". Irakurketak hiztegia, sintaxia eta gramatika hobetzen laguntzen du, eta horrek era egokiagoan hitz egiten lagundu.
5.- Irakurtzeak etorkizunean gaixotasun neurodegeneratiboak saihesteko aukera ematen du. Irakurtzeak garuna aktibo izatera eramango gaitu. Egoera horrek alzheimerra, parkinsona, eta abar izateko probabilitatea txikitzen du.
Gainera, irakurtzen dugun gizarte bat bagara, pentsatzen duen gizarte bat izango garela, eta honekin gizarte hobea sortuko dugula denon artean. Beraz, uda honetan, denok ere denbora gehiago dugula eta, animatuko al zara irakurtzera?