Teknologia berrien ajeak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2015ko api. 17a, 12:11

Teknologia berriek gugan duten dependentzia ikaragarri handitu da.

Gazteak etxetik kanpora doazenean eta taberna edo espazio batera sartzen direnean, lehenengo galdera hau izaten da: "Badago wifirik?". 

Teknologia berriek erraztasun asko ekarri dizkigute: informazioa momentuan, komunikazioa, edozein lekutatik lan egitea... baina badituzte beste eragin eztabaidagarriago batzuk ere. Teknologiak aukera zabala ematen du: ordenagailua, mugikorra, iPada, iPoda... 

Teknologia eta aplikazio ugari daude, eta pertsona bat koberturarik ez dagoen toki batera iristen denean haserretu egiten da. Eszena kuriosoak ere izaten dira: pertsonak sabaian kobertura bila, eramangarriarekin kalean wifi bila... Modan ipini den beste egoera bat: jatetxe batera doan kuadrilla bateko kideak, eseri bezain pronto, mugikorrak mahai gainean ipintzen dituzte, mahai-tresna bat izango balitz bezala.

Roser Gatell-ek dio: "Arazoa da teknologia berrien erabileraren kode deontologikorik ez dagoela". Eta dio teknologia horien erabilera zuzena etxean, eskolan, familian, komunikabideetan... egin beharko litzatekeela.

Non daude teknologia berrien erabileraren mugak? Eskoletan, adibidez, ezin da mugikorrik eraman, baina, eskoletan ordenagailuak erabiltzen dituztenez, hor egiten dute erabilera. Unibertsitateetan, aldiz, ez dago kontrolik, irakasleak eskolak ematen ari diren bitartean, gazteak Whatsappekin edota Facebooken aritzen dira. 

Debekatzea ez da praktika zuzena, baina erregulatu egin beharko lukete. Hala ere, dagoeneko esaten da laster hegazkinetan hitz egiteko aukera eta nabigatzeko aukera egongo dela. 

Gainera, badago beste arazo bat: belaunaldi berriak konexio iraunkor eta  jokabide berrietara ohitu dira dagoeneko. Badu honek konponbiderik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak