Amantalez eta katedraz

Jakina da botere harremanez josita dagoela gure jendartea.

Esparru guzti-guztietan daude/gaude garaile eta garaituak, "bertakoak" gailentzen dira bestelako jatorria dutenen gainetik; helduak gazteagoen gainetik, eta gizonak emakumeen gainetik, nola ez. Logika horiek zenbaitetan naturalak dirudite, berezkoak, sakratuak, aldatu edota eraldatu ezinekoak. 

Baina sinetsita nago badagoela bestelako moldeetan antolatzerik; harreman horizontalak eta parekideak zentzurik eta zabalenean sustatzetik abia daitezkeenak. Interesgarria suerta daiteke, nork bere eremuan, nor zapaltzen edo mendean hartzen duenaz gogoetatzea. 

Bestalde, askotan pentsatu izan dut emakumeok, botere harreman hauek hausteko saiakeran, balio/jarrera maskulinoetara gerturatzeko tentazioa izan dugula maiz; "maskulinotzetik" eraiki nahirik bezala berdintasuna. Zentzu batean ulertzekoa da horrela izatearena. Izan ere, inkontzienteki bada ere, "behekoak" dauka "goikoaren" parean jarri guran menpeko hartzen dituen horien jarrerak imitatzearen beharra. Goikoak, aldiz, behera jaisteko premiarik ez. Eta orekatze saiakera horretan agian emetasunarekin lotzen diren balioak ez dira behar bezainbeste baloratu; zainketa, autonomia, goxotasuna edota emozioekin lotutakoak, besteak beste. Nire asmoa ez da jarrera hauek hartzearen ardura emakumeei leporatzea. Horixe besterik ez genuen behar. Sistema patriarkalak emakumeak kokatu gaituen lekuan dago gakoa, eta zergatik ez errua ere. 

Botereari buruz gabiltzalarik, ez gara engainatuko. Ez dago berdintasuna lortzeko modurik, gizonezkoek gizon izate hutsagatik dituzten pribilegioei uko egingo ez badiete. 

Eta gai honen bueltan, oso interesgarria iruditzen zait Jokin Azpiazuk gizonei luzatzen dien galdera: amantalak jantzi eta katedrak kentzera animatzen?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak