Adibide grafikoenetan erraza zaigu zapalkuntza salatzea. Esaterako, frankismoan, emakumea menpeko subjektu ezdeustzat zeukaten. Hala ere, arrotzegia zaigu maiz errealitate hori, aspaldikoa ez den arren. Itxuraz, guztiz ezberdina den egunerokotasun bat bizi duen belaunaldi bat garelako, agian. Baina sakonean, eraberritu al da gure gizartearen dinamikaren funtsa?
Egunotan gertukoen zaidan esparruan, unibertsitatean, zientzien alorrean, emakumeen egoerak ez du askorik parekidetasunetik. Aurkikuntza edo aurrerapen zientifiko bat mintzagai duten konferentzietan, nekez aurki daitezke. Ikerkuntza taldeetan ere, generoen arteko desoreka itsugarria zait. Ibilbide profesionalak zailtasunez betetzen dizkiete, gutxietsiak dira maiz.
Bada beste kausa bat, arriskutsuagoa agian, isilpekoa izanagatik: emakumeei zientzia arloan jarduteko gaitasunik ez dutela sinetsarazi izana.
Honen guztionen aurrean, doakie nire miresmen osoa oztopo guztien gainetik beren aztarna utzi dutenei, parekidetasunaren alde borrokan dabiltzanei, ameslariei, ekintzaileei.