Azala eta mamia

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2016ko api. 30a, 00:00

Azken astean Kurdistan, Sardinia eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileen ordezkaritzak izan ditugu Euskal Herrian. Lau herri, lau kultura, lau historia, baina lotura sendo bat: hizkuntza gutxitu batean inprobisatzea.

Aramaion kurdu eta sardiniarrak izan genituen euskaldunekin batera. Gure artean emango zuten azken eguna zen eta saioa hasi aurretik nabaria zen giroan zegoen sentimendu anabasa. 

Esaten da musika hizkuntza unibertsala dela, baita bertsoa ere. Hitzik gabe utzi ninduen sardiniar gazte batek, trikitiaz, Egun da Santi Mamiñe jotzen zuen bitartean, tablatu gainean zeuden guztiak koplatan entzuteak. Bakoitzak bere hizkuntzan, bakoitzak bere estiloan, baina sentimendu berdinaz.

Inprobisatzaileen gainetik pertsonak ezagutzeko aukera izan genuen, Simone, Paola, Mikele… Bakoitzaren herri eta hizkuntzaren egoeraz mintzatzeko aukera ezin galdu. Elkarrengandik ikasi, elkar animatu eta umiltasun lezio bat jaso genuen.

Pertsonalki eskerrak eman nahi dizkiet hau posible egin duten guzti-guztiei. Aurretiko lana mardula izan da eta Euskal Herrian eman duten denbora oso intentsua. Beñat Gaztelumendik saioan bota bezala, “bi herrialde etorri ziren eta sei lagun doaz”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak