Penaz hiltzea

Penaz hiltzea uste duguna baino normalagoa da? Izan ere, horrekin lotuta, pertsona batzuek esaten dute, beste terminologia bat erabilita, bihotza puskatzen dela, hain zuzen ere.

Edozelan ere, zientziak ez omen du onartzen terminologia hori. 

Adierazpen zuzena hauxe bera da: Takot-Tsuboren kardiopatia. 

Baina errealitatea beste bat da. 

Jakin badakigu eta entzun entzun dugu: "Penaz hil da…"; "Bihotza apurtuta hil da...".

Diotenez, kasu horietan, bihotzak bere ponpaketa %60ra jaisten du eta horrek bihotzaren geratzea ekartzen du.

Horrenbestez, esan dezakegu emozioak parte hartzen duela edota emozioak izan daitezkeela bihotz-apurtzearen zergatienetako bat. 

Emakumeak emozionalki sentiberagoak direnez, posibilitate handiagoa daukate penaz hiltzeko. 

Hiltze horiek adineko pertsonetan gertatzen dira gehiago, eta, lehen esan dudan moduan, adineko emakumeengan izaten dira, bereziki. 

Baina, egia esatearren, hiltze horiek ez dira %2 baino gehiago bihotzeko patologiaz hiltzen direnen artean.

Dena dala, emakumeak gizonezkoak baino sentiberagoak dira? 

Edota gizonezkoek beren emozioak gorde egiten dituzte nonbait? 

Beste modu batean kudeatzen dituzte? 

Denetarako erremedioak daudenez, hona hemen bat. 

Badirudi Spotifyk badaukala konponbidea eta dagoeneko milioi bat pertsonak izena eman dutela musika sail berezi batean.

Besteak beste, Coldplay taldearen The scientist, Adele-ren Someone like you edota Justin Timberlake-ren Cry me a river daude sail horretan. 

Orain, hori bai, ikusi beharra dago erremedioa gaixotasuna baino txarragoa den.

Izan ere, hori bakoitzaren kontua izango da…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak