Betidanik Nafarroa Euskadi dela esan izan da; bueno, batzuek edo interesatu batzuek esan izan dute.
Edozelan ere, galdera hauxe da: nafarrak, izatez, ez al dira benetako orduko vaskoiak?
Izan ere, gertakari historikoak kontatzeko orduan, gardentasun osoa izan behar da premiazko aurrekarietako bat, dudarik gabe, eta, horrenbestez, galdera hori alderantzizkoa izan beharko litzateke.
Hau da: Euskadi Nafarroako parte izan beharko litzateke?
Horren harira, datu garrantzitsu bat gogora ekartzea komeni dela uste dut: gipuzkoarrek eta bizkaitarrek Gaztelako erregeei utzi genizkien tropak, azken horiek Nafarroa konkistatu ahal izateko…
Datua datu, horra gakoa, Euskadi Nafarroa edota Euskadi bere baitan…
Kontua da, hasieran esandakoaren arabera, gertakariak nola kontatzen direnaren arabera, historikoak batez ere, ba halaxe ulertzen direla, eta, horrez gain, gertakari horiek eremu politikora pasatzerakoan egia gezur bilaka daitekeela, manipulazioa erraza delako.
Politikari askok uste omen dute gezur bat askotan kontatuta egia bihurtzen dela eta, hain zuzen ere, kontua da kasu askotan horrela izaten dela.
Eskerrak benetako gertakari historikoak behar diren moduan jasota dauden, nahiz eta gertakari historikoen aldaketa eta manipulazioa gaur egun pil-pilean dagoen zerbait dela ere ez izan notizia berria.
Eta, hortaz, historian gertatukoaren fiskalizazioa ere egin beharra daukagu?
Ez da, ba, egia egia izan behar bere baitan?
Beraz, egia egia, ogia ogi, ardoa ardo, bi eta bi lau.