Amaren gorpuzki gabe

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Angoitia Olea 2019ko mai. 12a, 00:00

Aditzera eman nahiko nuke nire amaren gorpuzkiak lurpetik ateratzearen inguruan gertatutakoa, herritarrek jakin dezaten eta antzekorik bizi izan ez dezaten.

1. Udaletik amaren gorpuzkiak laster hobitik ateratzeko asmoa zegoen jakinarazpena jaso nuen. BAZen bitartez Udalarekin harremanetan jarri nintzen, eta behin eta berriro esan zidaten denbora gutxi falta zela, baina abisatuko zidatela.

2. Denbora gutxi falta zelakoan, nire prestaketak egin nituen eta kolunbarioa erosi nuen.

3. Handik denbora apur batera eta niri jakinarazi gabe, hobitik atera eta amaren gorpuzkiak hobi komunera bota zituzten.

4. Horren berri izan nuenean, udaletxera jo nuen eta esan zidaten ez zidatela gutunik bidali ez nintzelako Arrasaten bizi. Errolda begiratuz gero, ohartaraziko dira bertan bizi naizela –eta aurreko jakinarazpena etxera bidali zidatela–. Geroago, beste batzar batean, esan zidaten Espainiako Aldizkari Ofizialean eta hilerrian argitaratu zutela.

5. Espainiako Aldizkari Ofiziala eta hilerria aipatuz edozein erreklamazio edo kexari uko egiten diote. Uste dut oso herritar gutxik daukagula ohitura eta denbora Espainiako Aldizkari Ofiziala begiratzeko.

Ez naiz gehiago luzatuko, baina interesa duen beste edozein herritar jakinaren gainean jarri nahi nuen. Teorikoki ordezkatzen nauen Udalak nire eskubideak urratu ditu.

Eta larriena da gertatutakoa justifikatu nahian oso argudio hutsalak eman dizkidatela.

Herritar moduan ditudan eskubideak defendatzeko hedabide honen laguntasuna eskertzen dut.

----------

Aitziber Angoitia Olea

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak