Landare inbaditzaileak ez hedatzeko neurriak hartu beharra dagoela iritzi dio irakurle batek: "Gure herrira heldu diren landare inbaditzaileen artean "el plumero de la Pampa" –panpa-belarra– deritzona dago. Oraingoz gutxi batzuk direla esatera ausartuko nintzateke, baina herriko saihesbidea, tenis pista parean eta anbulatorio artean badaudela esango nuke. Eskertuko nioke Udalari, Natur Eskolari edota dagokionari gaiari heldu eta zabaldu baino lehen kenduko balituzte, gero zailago izango balitzateke kentzea".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.