Ofizioz, KOOPERANTEA

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2020ko ira. 8a, 15:26

Irailaren 8a Kooperantearen Nazioarteko Eguna ospatuz, Mundukideko kooperanteek elkartasuna ezin dela gelditu aldarrikatu dute; Aurrantzean ere, txoko ezohikoetan lan egiten jarraituko dutela diote,  pertsonek bizirauteko muturreko baldintzetan borrokatzen duten tokietan.  

Mundukideko 2 lan ildoak kontutan hartuta, perfil ezberdinetako kooperanteak behar izaten ditu.

Nekazaritzan adituak: Ezaugarri honetako kooperanteak, Mundukidek Afrikan garatzen dituen proiektuetara bideratzen dira, izan ere, nekazari-garapena da Mozambiken eta Etiopian  Mundukidek erabiltzen duten garapenerako bitarteko nabarmenena.

Kooperatibagintzan adituak: Kooperante hauen ezaugarriak, normalean  gure inguruko kooperatibetan lanean aritutako pertsonetan aurki daitezke eta Hego Ameriketan laguntzen ditugun programetan  aritzen dira gehien bat , gestio, antolaketa eta formazio alorretan besteak, beste.

Kooperanteak hasieran hartzen duen lan konpromisoa 2 urtetakoa izaten da eta hortik aurrera bi aldeak ados egonez gero jarduera luzatu edo bukatutzat eman daiteke. Kooperante batek batez beste Mundukideko programetan lanean ematen duen denbora 4 urtetakoa dela, baina badira  jadanik 10 urtetik gorako esperientzia dutenak ere. Badira beste batzuk, bizitza laboralari bukaera ematen diotenean, itsasoa zeharkatuz kooperante lanetan hasten direnak, ere. Beti dago denbora, gogoa izanez gero.

Gaur egun 11 kooperante ari dira Mundukiderekin lanean, 4 Afrikan eta 7 Hego Ameriketan. Hauetariko batzuk, familiarekin bizi dira eta beste batzuk bakarka heldu diote bizitzako pasarteari. Etor, Asier eta Jon arrasatearrak dira eta Beñat oreretarra da baina Debagoienarekin harreman oso estua dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak